XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ostiralean jokatuko da Eskolarteko Txapelketako finala

Datorren ostiralean, arratsaldeko 4retan hasirik, Amasako pilotalekuan jokatuko da Gipuzkoako Eskolarteko XIX. Bertsolari Txapelketako finala.

Hamalau urtetik hamazortzira bitartekoetan honako hauek dira finalistak: Iñaki Apalategi (Beasain), Nerea Elustondo (Legazpi), Iñaki Gurrutxaga (Orio), Gorka Iribar (Zumaia), Iñigo Izagirre (Itziar), Beñat Lizaso (Azpeitia), Jon Martin (Oiartzun) eta Joseba Otaegi (Zizurkil).

Ikus daitekeenez, aurpegi berri asko ageri da sailean.

Horien artean, Beñat Lizaso, Joseba Otaegi eta Gorka Iribar.

Baina oso beteranoak eta txapeldun izanak ere badira tartean, besteak beste, Elustondo eta Martin.

Badirudi pronostikoak bi hauen alde daudela, baina atzetik datozenen artean ere ez falta enbor oneko ezpalik.

Txikietan, beti bezala, taldeka jokatuko da txapela, eta honako lau taldeok arituko dira: Antiguokoa, Goierrikoa, Oiartzungoa eta Oñatikoa. Goierri, Antiguo eta Oiartzun iaz ere finalean ziren.